Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ikazgei
ilban
ilban, ilbana. (b). izena. Albaina.   Hilván. Lenengo ilbana pasau marketatik; ointxe eitten dana. Maria.
ilbándu. (c). du aditza. Hilvanar. Erropia, josi aurretik, ilbandu ein biar izaten da.
ilbárri. 1. ilbarri. (c). izena. Luna Nueva. Noiz da ilbarri? Mugagabean, eta honelako testuinguruetan, batik bat. Ant. ilbéte. 2. ilbarri, ilbarríxa. (c). izena. Luna creciente. Haltza da hilberrian (maiatzekoan) bota behar den zuhaitz bakarra Ilbarrikuak; orduantxe dau orrek [altzak] kalidadia fuertia, onen-onenian orduan botatakuak, ia beste erozein eur letxe auentatzen dau. Sebas. Askok ilargia hazten dagoeneko sasoiari soilik esaten dio ilgora, eta ilbarri, berriz, argirik batere gabe dagoen egunari, ilargi berri egunari, alegia. Beste askok ilbarri darabil bi kasuetan. Sin. ílgora. Ant. ílbera.
ilbeltz, ilbéltza. (d). izena. Urtarrila.   Enero. Don.k dio bere gurasoei Don.k dio bere gurasoei ilbeltz gehiago entzuten ziela enero baino. Orain enero entzuten da ia bakarrik.