Hiztegia
ilban, ilbana. (b). izena. Albaina. Hilván. Lenengo ilbana pasau marketatik; ointxe eitten dana. Maria.
ilbárri. 1. ilbarri. (c). izena. Luna Nueva. Noiz da ilbarri? Mugagabean, eta honelako testuinguruetan, batik bat. Ant. ilbéte. 2. ilbarri, ilbarríxa. (c). izena. Luna creciente. Haltza da hilberrian (maiatzekoan) bota behar den zuhaitz bakarra Ilbarrikuak; orduantxe dau orrek [altzak] kalidadia fuertia, onen-onenian orduan botatakuak, ia beste erozein eur letxe auentatzen dau. Sebas.
Askok ilargia hazten dagoeneko sasoiari soilik esaten dio ilgora, eta ilbarri, berriz, argirik batere gabe dagoen egunari, ilargi berri egunari, alegia. Beste askok ilbarri darabil bi kasuetan. Sin. ílgora. Ant. ílbera.