Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ikúrriñ, ikúrriña. (a). izena. Euskal Herriko bandera. Len be ikurriña esaten jakuan Euskal Herriko zerai. Banderia dana, eta Euskal Herrikua esan bia giñuanian ikurriña. Don. Azen.: ikurríña ere bai.
ikusgárri, ikusgarríxa. (b). adjektiboa. Ikustea merezi duena.   Digno de verse. Ikusgarrixa da Galizia aldia.
ikúsi. (a). du aditza. Ver. eziñ ikusi. 1. ezin ikusi. (c). du aditza. Zerbait edo norbait begi txarrez ikusi.   Aborrecer algo o alguien. Eztakitt zegatik baiña maixuak ezin ddau gure mutikua ikusi. Ik. gorrótau, gorrotúa izan. Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi. (c). esaera. Esaera ironikoa. 2. ezin ikusi. (c). aditza. Ezin jasan, ezin eraman.   No poder aguantar (cuando no se especifica más, por envidia o celos, normalmente). Anai gaztiak diruak ein zittuan da nausixak ezin ori ikusi./ Beste edozer gauza, baiña semiak belarrittakua eruatia, auraxe ezin juan ikusi./ Askok bestien ona ezin izaten dau ikusi. ikúsi léike beráu!. (c). esapidea. IKÚSI LÉIKE BERÁU. Norbaitek oso onargarria ez den zerbait esaten duenean erantzun ohi da espresio honekin. ikusí?. (b). IKUSTÉN?. Ikusten duzu? Ikustén? Zer esaten notsun nik?/ Ikusí? Banekixen ze pasau bia zeban azkenian. Ik. barré?, entzún?.