Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ígar
igualéko
igualéko, igualekúa. (b). izenlaguna. (adierazkorra.) Berdina, antzekoa, baina enfasiaz eta ezezko zentzuzko esaldietan.   Igual, semejante, pero sólo en frases enfáticas y de significado negativo. Donostia eta Bitorixa igualekuak dittuk neguan!/ Bixak antzera estudixau arren etxittuek igualeko notak etaratzen./ Urtetan fundiziñuan ibilittakua dok ori. Igualeko bizimodua jaroiak oiñ.
igualían. (b). adberbioa. Baldintza berdinetan edo antzekoetan.   En condiciones o circunstancias iguales o parecidas. Ik nai dokena esangok, baiña nik igualian bakillaua naixao angulak paiño./ Nik igualian jai egunak naixao astegunak paiño./ Retegi igualian Zezeaga baiño geixao dok. Igualian... naixao, sarritan.
igualménte. (b). Egunon edo gabon-en erantzuna. Formularik erabiliena, gure eta aurreko belaunaldikoen artean, bederen. —Berdin— ere esaten da.