Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ídar
idúri
idúri. IRURI, IRÚI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena.   Cisco. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan. 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
ie!. "Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!. Lotan be ie! manduari Elgeta errekadistiak". (SB Eibetno).
iepa!. Ik. épa!.
ies. Ik. íges.
© Asier Sarasua
iéska, ieskía. (c). izena. . IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia.   Yesca, hongo yesquero Ieskia gordeta daukat elizara eruateko. Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
ietei, ietai. Ik. igétai.
iez. Ik. ígez.
ifar. Ik. ípar.
igabera, igaberia. (d). izena. (Eibar) Ugaberea.   Nutria. Sin. ur-txákur.
ígar. ÍAR. 1. igar, igárra. (c). adjektiboa. Lehorra, hezetasun gutxikoa. Egurragatik, batik bat.   Seco, -a. Egur igarrak eziak baiño obeto eitten dau su. Ant. éze. 2. igar, igárra. (c). adjektiboa. Pertsonez, argala.   Delgado, tratándose de personas. Eztozu ezautzen, surluze igar bat. Ik. árgal, fláko. zotza baiño iarraua izen. esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz).