Hiztegia
ibilttári, ibilttaríxa. (c). izena. Oinez asko ibiltzen dena. Andarín. Ibilttari amorratua zan gure tio. Ibilgailuz dabilenari ere bai gaur egun.
ída, idía. (a). izena. (Angiozar, Elgeta, Leintz, Ubera) IRA. Pteridium aquilinum. Garoa. Helecho Idatan die gizonak. Sin. garo.
ídar, idárra. (b). izena. . Pisum sativum. Ilarra. Guisante. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin.
idár-parra, idár-párria. (b). izena. Idar landareei sartzen zaizkien makilatxo adardunak. Palos que se colocan a las plantas de los guisantes. Idar-parrak eitten ibili naiz aixkoriakin.
idaskátu. (d). IRASKÁTU, IRESKATU. 1. idaskatu. (d). da aditza. IRASKATU. Jaki bat edo beste zerbait idaska (ardagaia) bezalakoa, lehorra eta malgua, bihurtu. Volverse un alimento u otra cosa como la yesca, seco y correoso. 2. idaskatu. aditza. "Secarse un árbol." (SB Eibetno).
ídaur, ídaurra. (b). izena. Elkarri sokatxoz loturiko makila lodi batez eta beste mehe batez eginiko esku-tresna, besteak beste babak jotzeko Idaurra apurtu jat baba joten nebillela.
ídia. 1. ídia, idia. (c). izena. Asmoa, ideia. Plan, intención. Perretxikutara joateko idia neukan, baiña eurixa diardu./ Geunkan idia Txurrukan bazkai bat ein bia giñuala. Hil. Ik. ásmo. ídietan ibilli. (c). esapidea. ÍDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. 2. ídia, idia. (c). izena. IDEA. Iritzia, pentsakera. Idea, modo de pensar. Anai guztiak idia diferentetakuak die./ Bakoitzak bere idiak izateittu. IDEA entzuten da gehiago orain.
idíau. (d). aditza. Ideiatu. IDIAUTA EGON dio Hilarik "ados jarrita" zentzuan. Andik (Santoñako kartzelatik) abixatze otxela benteruai, andik libratzen zienian, alkarrekin idiauta erela ta amarretako bat eingo ebela. Hil.
idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra. Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente. Idobaliakin lotu neban paketia.
ídolas. adberbioa. (Antzuola) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da. Eurixa idolas diardu. Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian.
Sin. botaalán, goixan-béian.
idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia! Sin. Askazuri-aize.