Hiztegia
ídia. 1. ídia, idia. (c). izena. Asmoa, ideia. Plan, intención. Perretxikutara joateko idia neukan, baiña eurixa diardu./ Geunkan idia Txurrukan bazkai bat ein bia giñuala. Hil. Ik. ásmo. ídietan ibilli. (c). esapidea. ÍDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. 2. ídia, idia. (c). izena. IDEA. Iritzia, pentsakera. Idea, modo de pensar. Anai guztiak idia diferentetakuak die./ Bakoitzak bere idiak izateittu. IDEA entzuten da gehiago orain.
idíau. (d). aditza. Ideiatu. IDIAUTA EGON dio Hilarik "ados jarrita" zentzuan. Andik (Santoñako kartzelatik) abixatze otxela benteruai, andik libratzen zienian, alkarrekin idiauta erela ta amarretako bat eingo ebela. Hil.
idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra. Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente. Idobaliakin lotu neban paketia.
ídolas. adberbioa. (Antzuola) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da. Eurixa idolas diardu. Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian.
Sin. botaalán, goixan-béian.