Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gúriñ, guríña. (d). izena. Flan. Domeketako postria, guriña. Gaur egun, flana esaten zaio. Batuan, ostera, mantekilari deitzen zaio gurin.
guríttu. (c). da aditza. Guri bihurtu.   Volverse lozano, tierno, rechoncho. Amanian jaten dabenetik asko gurittu da.
gustáu. (a). aditza. Gustar, agradar. gustáuta egon. esapidea. GUSTÁUTA EGON. Estar gustado de. Nik uste dot neska ori zurekin gustauta dagola./ Kotxe orrekin gustauta nago ta azkenian erosi eingot. Zerbaitekin edo norbaitekin gustauta egon.
gústo, -u, gústua. 1. gústo, -u, gústua. (a). izena. Gusto. Klase guztietako gustuak dare. gusto guztiak... zeruan. (c). esapidea. GUSTO GUZTIAK EZTARE MUNDUAN. Zorion osorik ez dela mundu honetan adierazten duen esapidea. Arek pe nai beste diru, baiña semia atzeratua. Emen, gusto guztiak zeruan. 2. gústo, -u, gústua. (a). izena. Sabor. Gusto txarra dauka arraiñak.
gústoko, gústokua. (b). izenlaguna. Agradable, del agrado. Gustoko lanian ezta nekatzen./ Mutil aura zeban gustokua. Gustoko lekuan aldaparik ez. esaera. (Lar Antz).
gústora. (a). adberbioa. A gusto. Gustora dabill lanian. gústoren. (a). adberbioa. Lo más a gusto. Aura bakaziñotan etxian egoten da gustoren.