Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
grósilla
gurako
© Jaione Isazelaia
grósilla, grósillia. (c). izena. . BRÓTXILLA. Ribes rubrum. Andere-mahatsa.   Grosellero Sastraka baxua, mahatsaren tankerako orriak eta fruitu txiki, borobil, gorri, garratzak ematen dituena. Inguru hauetan landatutakoak aurki daitezke ia bakarrik.
grúlla, grúllia. (c). izena. grus grus. Grulla. Sin. kúrrillo.
gu. (a). izenordaina. Nosotros. Ik. geu.
guapétona, guapétonia. (c). adjektiboa. GUAPETOI. Guapetona. Eztok ezautzen aren alabia? Olako guapetona bat. GUAPETOI ere bai, baina gutxiago.
guápo, -a, guápua, -ia. (a). adjektiboa. Guapo, -a.
guárda, guardía. (b). izena. Errekazaina edo basozaina.   Guarda de rio o guardabosques. Beti guardian billurrez ibiltze giñan peskan./ Guardiai permisua eskatu biar izate jako piñuixa botatzeko. guardíak arrápau. (c). Pillar "in fraganti" el guarda. Sariekin presapian genbitzela guardiak arrapau giñuzen./ Sastrakak erretzen arrapau dau guardiak.
guardásol, guardasóla. (a). izena. GUARSÓL. Paraguas. GUARS
guardázibill, guardázibilla. (a). izena. GUARDÁZOBILL, GUARDÍZIBILL, GUARDIÁZIBILL. Guardia civil. Guardazibillak zeren Zapatarikuan. Ik. negu-madari, sardíña-zar.
guárdilla, guárdillia. (b). izena. Kaleko teilatupeko etxebizitza.   Buhardilla. Orrek guardillan azittakuak die ta ikusi oiñ zelako txaleta. Ik. teillátupe.
© Jaione Isazelaia
gubi, gubíxa. (a). izena. Zura labratzeko tresna.   Gubia. Sin. biribil-trintxa. Ik. trintxa.
gubil-zabal, gubil-zabala. (Eibar) "Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia.   Cincel, cortafríos." (SB Eibetno)
gudári, gudaríxa. (c). izena. Azken gerrateko euskal armadako soldadua.
gúen. 1. guen, guéna. (c). izena. GÓEN. Gorena, goien dagoen partea.   La parte superior, lo de más arriba. Zelai guenian dabitz beixak./ Solo guena goldatu dou bakarrik. Terrenoetan erabilia, batik bat. Ant. barren. guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota.   A lo más. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota. Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota. 2. guen. Ik. esnégoen.
guenétxe ságar, guenétxe sagárra. (d). izena. Sagar mota bat.
gu geu. (b). izenordaina. Nosotros, por nuestra parte; por lo que respecta a nosotros. Zuek nai dozuena eiñ, baiña gu geu ezkoiaz aurten iñora./ Zeoze pasatzen bada be guk geuk eztakigu ezer./ Zuendako badakitt eztatorrela ondo, baiña guri geuri etxaku inporta. NOR, NORK eta NORI kasuetan, batez ere. I éu, áura béra, zu zeu, zúek zéuek, árek érek-ek ere jokabide berdina dute.
guntzúrrun, guntzúrruna. (b). izena. Riñón. Guntzurrunetatik operauta dago. Azen.: guntzurrúna ere entzun daiteke.
guraiña. (b). esapidea. (Oñati) GUREAIÑA (LEIN.). Gura adina, nahi beste. Perretxikua guraaiña dao.
gúraiza, gúraizak. (a). izena. GÓNAIZA, GONÁTZI (BERG.). Artaziak.   Tijeras. Harrigarria da zenbat eratara esaten diren tresna hauek Bergarako erdigunean bertan. Sin. artázi.
gúra ízan. (a). du aditza. (Angiozar) GURE IZAN (LEIN.). Nahi izan.   Querer. Eztot ori gura. Konposatu askoren osagaia: negargura, logura, aundigura... Sin. nái izan.