Hiztegia
gúraiza, gúraizak. (a). izena. GÓNAIZA, GONÁTZI (BERG.). Artaziak. Tijeras. Harrigarria da zenbat eratara esaten diren tresna hauek Bergarako erdigunean bertan. Sin. artázi.
gúra ízan. (a). du aditza. (Angiozar) GURE IZAN (LEIN.). Nahi izan. Querer. Eztot ori gura. Konposatu askoren osagaia: negargura, logura, aundigura...
Sin. nái izan.
gurako, gurakua. adjektiboa. Hitz konposantuaren bigarren zati bezala(-gúrako, -gurakua) gura duena, pretenditzen duena. Familixa ori beti izan da aundigurakua.
gúre. 1. gure, guría. (a). izenlaguna. Nuestro.
guríak eiñ. (c). esapidea. Galduta egon. Asuntua aldatzen ezpada guriak ein ddau. Ik. géure. 2. gure, guría. (b). izenordaina. Gure etxea. Nuestra casa. Etorri zaitte gurera, gurian afaldukozu./ Guriak eztauka garajeik./ Guretik zuenera berreun metro dare. Oso adinekoek GERE ere erabiltzen dute: gere, gerian, gerera...
gúre modúko, gúre modukúa. (c). izena. Gure mailako pertsona. Persona de nuestro rango social, cultural, etc. Generalmente se sobrentiende de rango humilde. Se usa en frases como estas: Euskera batu ori erreza dala diñozue baiña gure modukuak berba erdixak galtzen jittuk./ Operiai afan aundixa emuten jaue, baiña ezta gure modukuandako eitten./ Madrill baten gure modukua ziero inutildduta geratzen da.
gúri, guríxa. (c). adjektiboa. Lozano, tierno, bien cebado. Saltzeko daukaun txala, gaztia ta gurixa./ Lengo abadiak lepo guri-gurixa izate eben.