Hiztegia
gubil-zabal, gubil-zabala. (Eibar) "Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia. Cincel, cortafríos." (SB Eibetno)
gúen. 1. guen, guéna. (c). izena. GÓEN. Gorena, goien dagoen partea. La parte superior, lo de más arriba. Zelai guenian dabitz beixak./ Solo guena goldatu dou bakarrik. Terrenoetan erabilia, batik bat. Ant. barren. guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota. A lo más. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota.
Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota. 2. guen. Ik. esnégoen.
gu geu. (b). izenordaina. Nosotros, por nuestra parte; por lo que respecta a nosotros. Zuek nai dozuena eiñ, baiña gu geu ezkoiaz aurten iñora./ Zeoze pasatzen bada be guk geuk eztakigu ezer./ Zuendako badakitt eztatorrela ondo, baiña guri geuri etxaku inporta.
NOR, NORK eta NORI kasuetan, batez ere. I éu, áura béra, zu zeu, zúek zéuek, árek érek-ek ere jokabide berdina dute.
guntzúrrun, guntzúrruna. (b). izena. Riñón. Guntzurrunetatik operauta dago.
Azen.: guntzurrúna ere entzun daiteke.