Hiztegia
guardázibill, guardázibilla. (a). izena. GUARDÁZOBILL, GUARDÍZIBILL, GUARDIÁZIBILL. Guardia civil. Guardazibillak zeren Zapatarikuan.
Ik. negu-madari, sardíña-zar.
guárdilla, guárdillia. (b). izena. Kaleko teilatupeko etxebizitza. Buhardilla. Orrek guardillan azittakuak die ta ikusi oiñ zelako txaleta.
Ik. teillátupe.
gubil-zabal, gubil-zabala. (Eibar) "Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia. Cincel, cortafríos." (SB Eibetno)
gúen. 1. guen, guéna. (c). izena. GÓEN. Gorena, goien dagoen partea. La parte superior, lo de más arriba. Zelai guenian dabitz beixak./ Solo guena goldatu dou bakarrik. Terrenoetan erabilia, batik bat. Ant. barren. guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota. A lo más. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota.
Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota. 2. guen. Ik. esnégoen.