Hiztegia
gonbéstaziño, gonbestaziñúa. (c). izena. GOMESTAZÍÑO, KONBESTAZIÑO, KOMESTAZIÑO, KONBERSAZIÑO. Conversación. Tira gizon, umien aurrerako eztaukazu beste gonbestaziñoik?/ Nik ezer esateke berak etara eban gonbestaziñua./ Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, ezta baida bat pe, "bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua". Don.
Gaur egun konbersaziño entzuten da gehien. Norbaitek "gonbestaziñoik eztaukala" esan ohi da hitz gutxikoa edo hizketan zozoa denean. Persona ona da, baiña eztauka gonbestaziñoik gonbestaziñúan egon. (c). esapidea. Berriketan egon. Ezautu? Bai. Gu sarri egon ga emen gonbestaziñuan. Hil.
gonbídau. (c). aditza. KONBÍDAU. 1. gonbídau, konbídau. (b). du aditza. Convidar, invitar (antes generalmente por fiestas). Bazkaltzera gonbidauta gare. Ik. gónbitt. 2. gonbídau, gonbidáua. (b). izena. Convidado, invitado. Gonbidauak ezin zien etxian kabidu.
gonbídautza, gonbídautzia. (c). izena. KONBÍDAUTZA. Etxe baten gonbidau guztiak biltzearen ekintza. Acto de reunirse todos lo convidados (por fiestas, normalmente). Gaur gonbidautzia dauke Narbaizan./ Gurian, San Paulotan urtero eitten zan gonbidautzia.