Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gólda txíki
gonbéstante
gonbéstante, gonbéstantia. (d). izena. KONBESTANTE. Conversador. Gonbestante ona zuan Periko. Gutxi entzuna.
gonbéstau. (d). aditza. KONBESTAU, KONBERSTAU. Comentar, conversar. Ardi artian ibilli baza ba etxian konberstauko ziñuan: zein falta da, ta, ero arek ein jok billotxa, ero bestia. Luis. Gutxi erabilia.
gonbéstaziño, gonbestaziñúa. (c). izena. GOMESTAZÍÑO, KONBESTAZIÑO, KOMESTAZIÑO, KONBERSAZIÑO. Conversación. Tira gizon, umien aurrerako eztaukazu beste gonbestaziñoik?/ Nik ezer esateke berak etara eban gonbestaziñua./ Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, ezta baida bat pe, "bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua". Don. Gaur egun konbersaziño entzuten da gehien. Norbaitek "gonbestaziñoik eztaukala" esan ohi da hitz gutxikoa edo hizketan zozoa denean. Persona ona da, baiña eztauka gonbestaziñoik gonbestaziñúan egon. (c). esapidea. Berriketan egon. Ezautu? Bai. Gu sarri egon ga emen gonbestaziñuan. Hil.
gonbídau. (c). aditza. KONBÍDAU. 1. gonbídau, konbídau. (b). du aditza. Convidar, invitar (antes generalmente por fiestas). Bazkaltzera gonbidauta gare. Ik. gónbitt. 2. gonbídau, gonbidáua. (b). izena. Convidado, invitado. Gonbidauak ezin zien etxian kabidu.