Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
goizálde, goizaldía. (d). izena. Gauaren azken partea, egunsentiaren aurrekoa.   La última parte de la noche, anterior al amanecer. Goizaldera trumoi galantak izan die./ Goizaldian agertu da gaur Mila. Ez da tarte zehatzegia. Egunsentia ere barne izan dezake.
© Jaione Isazelaia
egunsénti, egunsentíxa. (b). izena. Amanecer, aurora. Egunsentixan jaiki tta garotara joan giñan. Ik. istantz.
Buelta Madalen, goizaldia den. (d). esaera. Inoiz entzuna nuen esaera hau, baina esanahia harrapatzen ez, eta amari galdetu nion. Azalpen hau eman zidan: Zela esangostat pa, modu askotara entendidu leikek. Esate baterako? Goizaldian fiestarako gogua ero... Klem.
góizeti, góizetixa. (c). izena. Goiz parte osoa.   La mañana (creo que en oposición a atsalde) Goizetixa etxian pasatzen dau estudixatzen./ Goizeti geixena lotan emun dau. Egunaren parte horretan egiten den aktibitateaz mintzatzerakoan. Gero eta gutxiago entzuten da.
goizízar, goizizárra. (d). izena. GOIXEKO IZAR (EIB.). Artizarra.   Venus, lucero del alba Sin. artízar.
góiztar, góiztarra. (c). izena. Goiz jaikitzen dena.   Madrugador. Zuen aitta oso goiztarra zan.
gólda, goldía. (b). izena. Arado. Golda zarrak sobran dare. komentario 1 Ik. frantzes-gólda, golda áundi, zurgólda. goldiá baiño basárrittarraua. (c). esapidea. Oso baserritarra. goldiá baiño takárraua. (c). esapidea. Oso takarra. Periko goldia baiño takarraua zuan.
goldá-árrasto, goldá-árrastua. (d). izena. GOLDARRO. Ildoa.   Surco del arado. Sin. goldazúlo, zotárro, goldázoi.
© Iñaki Arana
golda áundi, golda aundíxa. (c). izena. Burdinazko golda gurpilduna, azken aldera erabili ohi zena.   El arado más moderno, el de ruedas, el más usual en el momento que apareció el tractor.
goldáketa, goldáketia. (b). izena. Goldatze lana. Aurten eztittugu eiñ oinddio goldaketak./ Goldaketia lan astuna da. goldáketan. (b). adberbioa. GOLDÁN. Arando. Julien goldaketan dabill./ Egun guztia goldan baiño geixao kantsatzen naiz zuri entzuten.
goldá-kútxillo, goldá-kútxillua. (d). izena. Lurra ebakitzen duen goldako burdina zorrotz eta zuzena.   Cuchilla de arado. komentario 1
goldá-pála, goldá-pália. (d). izena. Lurra alde batera iraultzeko goldak atzean duen burdina zabal bihurra.   Vertedera del arado.
goldátu. 1. goldatu. (b). du aditza. Arar. Kaminpia goldatzeko asmua daukat.
© Jaione Isazelaia
2. goldatu, goldatúa. (b). izena. Goldatutako lur-saila.   El terreno ya arado. Ariakin apurtze zan goldatua./ Goldatuan dabill beixa.
© Iñaki Arana
gólda txíki, goldá txíkixa. (c). izena. Arado pequeño. Goldak ola ganauakin bakarrik joate zien ba, golda txikixa zan ori, eta lenau errementarixak itte zeben. Eus.
golda-zapáta, golda-zapatía. (d). izena. Dental del arado.
goldázoi. 1. goldázoi, goldázoix. (c). izena. Goldeak mugitzen duen zohia, lur zatia.   Tepe de arado. 2. goldázoi, goldázoixa. (d). izena. Ildoa, golda-arrastoa. Klem.   Surco de arado. Ik. goldá-árrasto, zotárro.
goldazúlo, goldazulúa. (c). izena. Ildoa, golda pasatutakoan gelditzen den erretena.   Surco de arado. Miñerala goldazulora botatzeko oitturia dauke./ Goldazuluan ankia sartu ta muturrez aurrera jausi nitzan. Sin. goldá-árrasto, zotárro, zótaska, goldázoi.