Hiztegia
gizonkeríxa. 1. gizonkerixa, gizonkerixía. (b). izena. Gizon-itxurak egin nahi dituenaren jarduera. Purua erre, pattarra eran... gizonkerixak eitten ibili zan gure mutikua, ta gero botaka.
2. gizonkerixa, gizonkerixia. (b). izena. Behar den bezalako gizonarentzat desegokitzat jotzen den egitea. Acción impropia de un hombre. Gizonkerixa majua ein juan alkatiak uren asuntuan.
gizon-próba, gizon-probía. (d). izena. Gizonak harriari tiratuz egiten den dema. Amoroton ikusi giñuan gizon-probia. Ik. próba.