Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
-giñ
gizaldi
gizaldi. 1. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Mendea.   Siglo. Gure aittajuna joan dan gizaldixan jaixua zuan. Gutxi erabilia. Siglo da arrunta. 2. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Belaunaldia.   Generación. Atzo familixako bazkaixa izan giñuan: lau gizaldi batu giñan. Goiko esaldiaren testuinguruan ia bakarrik. Sin. belaunáldi.
gizalége, gizalegía. (d). izena. Jokaera ona, formala.   Buen proceder. Dirua eskatu ta gero bueltau ez, ori eztok gizalegia./ Gizalegian dabillena nekez aberasten da.
gízarte, gízartia. (c). izena. Giza artea, lagunartea, jende arteko tratua. Gizon txarra ezta, baiña gizarterako eztau balio./ Etorri ari ona mutill, etorri ari giza artera, beti or bakarrik egon barik./ Gizarte ederrian pasau giñuan atsaldia. Goiko esaldietako testuinguruetan. GIZA ARTE ere bai.