Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ginbeletero
gizajotu
gizajotu. (c). da-du aditza. GIXAJOTU. Gizajo bihurtu.   Volver(se) cuitado (un varón). Andria il jakonian ziero gizajotu zan. Azentua era guztietara entzun daiteke. Ik. koittáutu, nanótu.
gizakóte, gizakotía. (c). izena. Gizon handi eta fuertea.   Hombrachón. Endañeta gizakote majua da. Ik. andrakóte.
gizakúme, gizakumía. (b). izena. Varón. Gizakumiak beti izan dau erreztasun geixao bere gogua eitteko emakumiak baiño. Sin. gizonézko. Ant. andrakúme, andrázko, emakúme.
gizaldi. 1. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Mendea.   Siglo. Gure aittajuna joan dan gizaldixan jaixua zuan. Gutxi erabilia. Siglo da arrunta. 2. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Belaunaldia.   Generación. Atzo familixako bazkaixa izan giñuan: lau gizaldi batu giñan. Goiko esaldiaren testuinguruan ia bakarrik. Sin. belaunáldi.