Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Getaríxa
gíltzapian
gíltzapian. (b). adberbioa. Bajo llave. Giltzapian eukitzen dabe ardaua.
giltzazko orratz, giltzazko orratza. (d). izena. Puntua egiteko (gizonek gehienbat) erabiltzen zen orratz punta-bihurra. Bat eskuan artzen ziñuan arixai preso eusteko, ta bestia orratzakin katiau preso, giltzazko orratzak, ta da! jareitte jakon ari beera, goixan euste jakon biatzakin, da aura bueltaka bixkor, ta biurra, len biurtuta euena jun eitte jakon ziero soltau ezkero. Pedro. Hariari bihurra nola kentzen zioten kontatzen dihardu. Harekin egindako galtzak tente geratzen omen ziren, oso takar.
giltzazúlo, giltzazulúa. (b). izena. El ojo de la cerradura. Giltzazulotik begira egoten zan lotsagabe aura.
© Jaione Isazelaia
gínbel, ginbéla. (d). izena. JINBEL. Etxearen zurezko egituran, zutiko posteen gainean jartzen den habe zatia. Haren gainean doazen frontalak hobeto asenta daitezen jartzen da. Poste bat baldin badoia zutik, zutiko ari ipintze jako beste olako —gora muturrak dittuala— metroko zati bat. Eta gero aren gaiñian asentatzen da. Postiak zela eukitzen daben leku txikixa, arek suplemento bat izeten dau: ginbela. Ginbelan gaiñian juten dia gero tirak, frontalak. Juntia eitteko, josteko ta. Postian gaiñian ezin leike josi. Don. komentario 1 Sin. txapel.
ginbelet, ginbeleta. (d). izena. GIMELET. Egurrari zulo txikiak egiteko daratulu mehea. Burdixan laakuari zozki-zulua eitteko, ba gimeleta. (SB Eibetno). komentario 1
ginbeletero, ginbeleterua. (d). adjektiboa. (Oñati) Jolastia eta adar-jotzailea. Agustiñekin korridak egitten zittuain, ginbeletero utsa zan-eta.
ginéa-óillo, ginéa-oillúa. (d). izena. Pintada. Sin. índia-óillo.
-giñ. atzizkia. -KIÑ. Ogibidea adierazten duen atzizkia zenbait langintza zaharretan: argiñ, teillegiñ, ikazkiñ...
gioi. Ik. gixói.
Gípuzkua. (a). toponimoa. Donostia hiriburu duen Euskal Herriko herrialdea. -a organikoaz. Ik. kiputz.