Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gibeldu. (d). aditza. Urtuta dagoen kola beroa loditu hoztu ahala; gibel itxura hartzen du. Ori zan kola berua, da aura ein biar izaten giñuan urtu baño Marian, da emon, kola aura. Baiña neguan-da problemia izate zan; segiduan oztu, gibeldu eitte zan. Lar.
gibeléko, gibelekúa. (c). izena. Gibeleko gaitza.   Mal de hígado. Gibelekuakin ei dago aspaldittik. Hepatitisa, batik bat.
© Ezezaguna
gibélurdiñ, gibélurdiña. (b). izena. . Russula virescens. Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna.   Seta de cura. Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia. Ik. koróso, urdiñ.
gilbéra, gilbería. (d). adjektiboa. Kilibera, kili-kili asko duena.   Cosquilloso, -a. Txikittan gilberia demasa ziñan zu. Sin. kilikilitsu.
gilláme, gillamía. (d). izena. Oholari errebajuak ateratzeko erabiltzen den kontrarik gabeko zipilua.   Guillame. Gillamia da zipillu bat estua. Estua eta izkiña jaten dauena errebajua jaten, eta kontra barik, kutxilla bat. Jesus.