Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaztanol
géixen
gaztanol. "Gaztaiak ondu bittartian lagatzeko arasa edo apalak." (SB Eibetno).
gaztanóntzi, gaztanontzíxa. (c). izena. Gaztaia egiteko ontzia, metalezkoa, gaztae formakoa eta zulotxoduna.   Recipiente en el que se hace el queso; tiene muchos agujeritos para que se filtre el suero. Au zan gaztanontzíxa eta azpixan aura gazuria artzeko guk plater bat ibiltze giñuan. Don. Azen.: gaztánontzi ere bai.
gázte, gaztía. (a). izena. Joven. gazte bizi. (c). esapidea. Ser ingenuo, vivir en las nubes. Milla pezetakin bazkalduko doulakuan ago? Gazte bizi aiz i./ Entradia an artzekuan joan die; orrek oinddio gazte bizi die. gaztéik. (c). adberbioa. Gazterik. Siendo joven. Gazteik ezkondu zan./ Gazteik il zan. gaztetáko, gaztetakúa. (b). izenlaguna. Gazte denporakoa.   De la juventud. Ori gaztetako laguna da./ Gaztetako kontuekin ezin da bizi. gaztétan. (b). adberbioa. En la juventud. Ori fubolistia izandakua da gaztetan.
gazteáldi, gaztealdíxa. (b). izena. Se dice, sobre todo, de la segunda juventud. Tomas ixa illian egon zan zentruan, baiña berriz be gaztealdixa dauka.
gazteantz, gazteantza(k). izena. (Antzuola) "Gaztetan egiten diren zorakeriak, bihurrikeriak-edo. Gazteantzak oiñ iñ ezian noiz ingoittue ba?" (Lar Antz). Sin. gaztekeríxa.
gazté-dénpora, gazté-dénporia. (a). izena. La época de la juventud. Gure gazte-denporan etzuan ordenadoreik./ Orren gazte-denporia tristia izan zuan.
gazteémon, gazteemóna. (c). adjektiboa. GAZTEMON, GAZTEMUN. Berez dena baino gazteagoa ematen duena.   El/la que aparenta ser más joven de lo que es. Mila beti izan da gazteemona./ Anai-arreba guztiak die gazteemonak. Mugatuan, ia beti. Ant. zarrémon.
gazte-jénte, gazte-jentía. (c). izena. Gente joven, juventud. Jente asko zan, batez be gazte-jentía./ Gazte-jentiak eztau nai trikitixaik jaixetan. Sin. gazteríxa.
gaztekeríxa, gaztekerixía. (c). izena. Gaztetan egiten diren zorakeriak. Gaztekerixetan asi zan berrogetamar urtekin eta biotzekuak emon zotsan. Ik. gazteantz.
gaztélegoe, gaztélegoia. (d). izena. (Oñati) Hego-haize mota. "Es el que viene de hacia Vitoria y es muy templado.  " (Izag Oñ).
gazteríxa, gazterixía. (c). izena. Gazteria. La juventud. Oingo gazterixiak eztauka pelotarako gogoik./ Andik Ezkiogara. Gazterixia izugarrixa, gaztia asko. Fran. Sin. gazte-jénte.
gaztétu. (a). da-du aditza. Rejuvenecer. Aspaldixan gaztetu ein za./ Bizarra kendu dabenetik gaztetuta dago.
gaztetxo, gaztetxua. (b). izena. Hamabi-hamasei (?) urteko gaztea. Gaztetxo kuadrilla bat zetorren bidian gora./ Neska gáztetxo batekin ikusi dot.
gazúra, gazuría. (c). izena. Gaztaia egiterakoan esneari kentzen zaion ura.   Suero de la leche. Txarrixak gustora jaten dabe gazuria.
géi. 1. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Eginkizuna, helburua.   Fin, objetivo. Eskumara esateko ta ezkerrera, gei orrekin ez, baiña gora da beera. Don./ Sardia, orduan ze geittarako dan izengo litzake ta: “zer, atzera-sardia ala aurrera-sardia?” Don./ Banastak izete zien forma diferentekuak pe bai, gei diferentatarakuak, segun zetarako zan. Don. 2. géi, géixa. (d). izena. Gaia.   Tema. Beixa e, "zer? ausnartu ete jok"? preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, "ausnarrian dago, ondo dago". Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan. Don. Donatok behin baino gehiagotan darabil hitza. Bestela ez dugu asko entzun. Atzizki bezela: abadegi, andragei, gizongei, kurutzegi... hitzetan. 3. gei, geixa. izena. (Eibar) "Larva. Animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa esaten da." (SB Eibetno).
géittu. (a). da-du aditza. Gehitu.   Aumentar, añadir. Asko geittu da lanik eza./ Etxiai tejabana bat geittu dotse.
géitxo. (a). adberbioa. Gehiegitxo.   Demasiado (con matiz diminutivo). Gaur geitxo jan juat. Sin. lártxo. Ik. géixegi.
geitxúao. (a). zenbatzailea. Gehixeago.   Un poco más. Botaidazu baba geitxuao.
géixao. (a). adberbioa. Gehiago.   Más.
géixegi. 1. géixegi. (a). adberbioa. GÉIXEI. Demasiado. Zuk geixegi dakizu. Sin. larregi. Ik. géitxo. 2. géixegi, géixegixa. (c). izena. Gehiegia.   Lo demasiado. Diruik eza txarra da baiña geixegixa be ezta ona. S Sin. lárregi. geixegixan ibili. (c). esapidea. Abusatzen jardun. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon.