Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaztetxo, gaztetxua. (b). izena. Hamabi-hamasei (?) urteko gaztea. Gaztetxo kuadrilla bat zetorren bidian gora./ Neska gáztetxo batekin ikusi dot.
gazúra, gazuría. (c). izena. Gaztaia egiterakoan esneari kentzen zaion ura.   Suero de la leche. Txarrixak gustora jaten dabe gazuria.
géi. 1. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Eginkizuna, helburua.   Fin, objetivo. Eskumara esateko ta ezkerrera, gei orrekin ez, baiña gora da beera. Don./ Sardia, orduan ze geittarako dan izengo litzake ta: “zer, atzera-sardia ala aurrera-sardia?” Don./ Banastak izete zien forma diferentekuak pe bai, gei diferentatarakuak, segun zetarako zan. Don. 2. géi, géixa. (d). izena. Gaia.   Tema. Beixa e, "zer? ausnartu ete jok"? preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, "ausnarrian dago, ondo dago". Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan. Don. Donatok behin baino gehiagotan darabil hitza. Bestela ez dugu asko entzun. Atzizki bezela: abadegi, andragei, gizongei, kurutzegi... hitzetan. 3. gei, geixa. izena. (Eibar) "Larva. Animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa esaten da." (SB Eibetno).
géittu. (a). da-du aditza. Gehitu.   Aumentar, añadir. Asko geittu da lanik eza./ Etxiai tejabana bat geittu dotse.
géitxo. (a). adberbioa. Gehiegitxo.   Demasiado (con matiz diminutivo). Gaur geitxo jan juat. Sin. lártxo. Ik. géixegi.
geitxúao. (a). zenbatzailea. Gehixeago.   Un poco más. Botaidazu baba geitxuao.
géixao. (a). adberbioa. Gehiago.   Más.
géixegi. 1. géixegi. (a). adberbioa. GÉIXEI. Demasiado. Zuk geixegi dakizu. Sin. larregi. Ik. géitxo. 2. géixegi, géixegixa. (c). izena. Gehiegia.   Lo demasiado. Diruik eza txarra da baiña geixegixa be ezta ona. S Sin. lárregi. geixegixan ibili. (c). esapidea. Abusatzen jardun. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon.