Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaztáe, -i
gazteémon
gazteémon, gazteemóna. (c). adjektiboa. GAZTEMON, GAZTEMUN. Berez dena baino gazteagoa ematen duena.   El/la que aparenta ser más joven de lo que es. Mila beti izan da gazteemona./ Anai-arreba guztiak die gazteemonak. Mugatuan, ia beti. Ant. zarrémon.
gazte-jénte, gazte-jentía. (c). izena. Gente joven, juventud. Jente asko zan, batez be gazte-jentía./ Gazte-jentiak eztau nai trikitixaik jaixetan. Sin. gazteríxa.
gaztekeríxa, gaztekerixía. (c). izena. Gaztetan egiten diren zorakeriak. Gaztekerixetan asi zan berrogetamar urtekin eta biotzekuak emon zotsan. Ik. gazteantz.
gaztélegoe, gaztélegoia. (d). izena. (Oñati) Hego-haize mota. "Es el que viene de hacia Vitoria y es muy templado.  " (Izag Oñ).
gazteríxa, gazterixía. (c). izena. Gazteria. La juventud. Oingo gazterixiak eztauka pelotarako gogoik./ Andik Ezkiogara. Gazterixia izugarrixa, gaztia asko. Fran. Sin. gazte-jénte.
gaztétu. (a). da-du aditza. Rejuvenecer. Aspaldixan gaztetu ein za./ Bizarra kendu dabenetik gaztetuta dago.
gaztetxo, gaztetxua. (b). izena. Hamabi-hamasei (?) urteko gaztea. Gaztetxo kuadrilla bat zetorren bidian gora./ Neska gáztetxo batekin ikusi dot.