Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gatx
gaupasero
gaupasero, gaupaserua. (b). izena. Gaupasa egin duena. Ik. galduteiro.
gáur. (a). adberbioa. Hoy. gáur egunían. (b). adberbioa. Hoy en día. Gaur egunian lana eukitzia lujua da.
gausereno, gauserenua. (c). izena. (Oñati) Ilargi beteko gauetan egoten den gaugiro berezia. Erropa orreik gauserenuan gozatu dira.
gáutu. (d). du aditza. Gaua etorri.   Anochecer. Kargau daigun burdixa gautu baiño len.
gautxóri. 1. gau-txori, gau-txoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen den edozein txori.   Pájaro nocturno. Atzo gabian gautxori aundi bat egaratu jatan aurre aurretik. 2. gautxori, gautxoríxa. (c). izena. Mozoloa. Ik. mozolo. 3. gautxori, gautxoríxa. (d). izena. Caprimulgus europaeus. Chotacabras. (Sar.) 4. gautxori, gautxoríxa. (b). izena. Gauez ibiltzen zalea.   Noctámbulo, juerguista. I gautxori bat eindda ago aspaldixan.
gáuza. 1. gauza, gauzía. (a). izena. Cosa. gauza formálik. (a). esapidea. Cosa buena. Zainduizu ori, orrek eztau gauza formalik eingo ta. Oso erabilia. gauza grandia. Ik. gránde. gauza gútxi. (b). Poca cosa. Jentiak gauza gutxi bia dau asarretzeko. gauzón, gauzóna. (b). Gauza ona, batik bat jatekoa. Domeketan amanera joaten da bazkaltzera; arek badaki gauzona ze dan. 2. gauzak. (c). izena. Hilekoa (euf.). Andrakumiai gauzak illian bein etortzen jakoz. (AAG Eibes). Ik. illéko. 3. gauzia!. (c). interjekzioa. Vaya cosa! A qué cosas le das importancia... Gaur Elgetara igo juat bizikletan. 4. gauza izan. (b). da aditza. Gai izan.   Ser capaz; ser apto para algo. Sasoi batian Urkiolaraiño oiñez; oiñ enaiz eskillarak igotzeko gauza./ Larogei urte izan arren oinddio gauza da etxeko lanak eitteko./ Esne au ezta erateko gauza. gauza dana. (c). adjektiboa. GAUZA EZTANA. Balio duena, balio ez duena, honelakoetan: Sagar ustel asko dago. Gauza dana batu banasta ontara; gauza eztana laga lurrian./ Zuek kuadrilla aundixa, baiña gauzaeztana geixena. 5. gauzía da.... (c). GAUZIA ZAN.... La cuestión es... Lana topauko leuke; gauzia da eztaukala lanerako gogoik./ Bueno, baiña gauzia da amandria pozik lagatzia. Ik. kontua da, kustíño.