Hiztegia
garróte, garrotía. (c). izena. Kargaturiko gurdien soka estutzeko erabiltzen den metro bete inguruko egurra. Garrote, vara para agarrotar la cuerda que sujeta la carga del carro. Tente-garrotiak aaztu ezkero, adios burdi-garua. Baita beste edozer gauza agarrotatzekoari ere. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don. Ik. tenté-gárrote, ténte.
garrótillo, garrótillua. (d). izena. Haur gaitza. Difteria, garrotillo. Txikittan ixa ittuan egon ziñan garrotilluakin.
gárun. (c). GÁRUIÑ. 1. gárun, gárunak. (b). izena. Los sesos. Artu zeban burukuakin garunak bistaratu ei jakozen.
2. gárun, gárunak. (d). izena. Sien. Guk garunak esaten jau orrei e. Guk alde ontan golpen bat ero zeoze: garuiñetan. Don.
gastáu. KASTAU . KASTAU ere bai adinekoek. 1. gastáu. (a). du aditza. Gastar. Ondo ibilli ta gutxi gastau./ Limiakin gastaizu sartu deiñ.
2. gastáu. (c). da aditza. KASTAU. Bukatu, galdu, desagertu. Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp. 3. gastáu, kastáu. (c). da aditza. Hil. Poliki-poliki gastau zan.
Ik. joan.