Hiztegia
garnára, garnaría. (d). izena. KARNERA. Gaztaiak lehortzen eukitzeko arasa. Garnaria, gaztaiak eukitzekua. Garnaria esaten dotse emen pastoriak danak e. Garnaran eukitzeittue gaztaiak. Olakoxe listoiakin einddakua, ola bittartiekin aizia sartu deiñ. Enr.
gáro. 1. garo, garúa. (a). izena. . Pteridium aquilinum. Helecho. Sin. ída. Ik. aitz gáiñeko gáro, sorgin-gáro. 2. garo, garue. izena. (Leintz) Ihintzak edo euriak belarretan eragiten duen hezetasuna. Garue dago eta jantzi katiuskak. Ik. intz.
garo txiki, garo txikixa. izena. . (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno).
garo-méta, garo-metía. (b). izena. Borobilean egindako garo-pila handia, erdian egur luze bat duena ardatz bezala. Len basarri inguruan beti izate zien garo-metak. Sin. garo-zuatz. Ik. méta.
garósaill, garosáilla. (c). izena. GARASAILL . Helechal. Len, piñuik eta etzanian, garosaill aundixak zien basuan./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben.
Garasaill dio Hilarik: Emen euan garasaillik ederrena.
garóta, garotía. (c). izena. Garoa etxeratze lana. El acarreo de helecho. Basarrixan udazkeneko lana zuan garotia./ Aurten garotak etxoin ein biako dabe ba./ Aittajuna joan da burdixakin garotara. Pluralean, askotan.
Ik. Amábirjiña Garotáko, bedarrondóta, egurréta.