Hiztegia
ganórabako, ganórabakua. (a). adjektiboa. GANÓRABAREKO, GABORABARE. Ganorarik ez duena. Sinsustancia, persona sin nervio, insustancial. Zela izan leike personia ain ganorabakua.
ganórabakokeríxa, ganórabakokerixía. (b). izena. GANÓRABAREKOKERIXA. Ganorabakoaren egitea. Ganorabakokerixa ederra ein ziñuen, zerbeza kajak kalian laga.
gánorazko, gánorazkua. (b). izenlaguna. Ganora handikoa, egokia, behar den bezalakoa. De fundamento, apropiado, de buena calidad. Errixan etzeuan ganorazko restauranteik./ Pelotari ganorazkua da aura. Sin. fundámentuzko.
gantxarra, gantxarría. (d). izena. Txerri manteka. "El chicharrón. Gantxura [sic] gutxi. "Koipeari urtzen denean geratzen zaion zatia." (Lar Antz).
gantxil. (Eibar) 1. gantxil, gantxilla. izena. (Eibar) Botijo. 2. gantxil, gantxilla. Farol. Gantxilla erabiltzen zan neguan mendixan biharrerako. Petroliuakin ebillen (SB Eibetno).
gántxu, -o, gantxúa. (a). izena. Gancho (de hierro, generalmente). Burdiñazko gantxo aundi batekin jasotzen dabe atuna barkura. Galdaria zeuan sutan gantxutik zintzilik. Egurrezkoari normalean kaku deitzen zaio eta burdinazkoari gantxo. Gelatzaren behe partean ere egon ohi da: Galdaria zeuan sutan gantxutik zintzilik. Ik. sutáko gántxu, -o, txarri-gántxu, -o, kako, -u.
gantz, gántza. (c). izena. Animalien koipea, hegaztiena, batik bat. Manteca; la de ave, principalmente. Oillo gantza erabiltzen da oillosaldia eitteko./ Txarrixanai gantza baiño koipia esate jako geixao. Klem.
"Es más gruesa que baasaa (bare-sare) y está alrededor de toda la tripa, especialmente a los dos lados." (Izag Oñ, 116. o.). Ik. baresáre, kóipe. gantzak euki. (c). esapidea. Patxada edo freskura gehiegizkoa izan. Ik dauzkak gantzak. Gibelak edo potruak (arrunk.) da erabiliagoa orain.