Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galtzára
ganbélu
ganbélu. komentario 1 1. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Dícese de las personas altas y desgarbadas. Gure taillerrian dabillen ganbelu bat dok orren nobixua. Jatorriz "camello" esan nahiko du, baina animalia horri kamellu deitzen zaio. 2. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Ganora gutxikoa, narrasa. Bere bizitza guztian ganbelu bat izan dok./ Orrek pe aze ganbelo-tipue artu rau. (Orm Aram).
ganbérro, -a, ganberrúa, -ía. (a). adjektiboa. Gamberro, -a.
gándu. KANDU. lasai. Ik. nasái.
© Jaione Isazelaia
1. gandu, gandúa. (c). izena. (Osintxu) Itsasotik sartzen den behelainoa. Beste leku batzuetan, behelaino kixia.
2. gandu, gandúa. (d). izena. Bista lainotzen denean begian kandua dugula esan ohi da.   Se dice que se tiene en el ojo cuando se nubla la vista por motivos de salud. Iñoiz katarrua ta, joño, kandua daukat. Ezta ikusten bera, ezta ikusi eitten, baiña sentidu eitten da. “—Joño, emen daukat...”, eta “—Eztok ezer agiri, samarrik eztao, kandua izengok”. Katarrua dagonian, begiko katarrua ero. Don.
gánga, gángia. (b). izena. Ganga, chollo. Bost kilo patata ogei duruan, au da gangia.