Hiztegia
ganaudun. 1. ganaudun, ganauduna. izena. Ganadero. 2. ganaudun, ganauduna. izena. Comerciante de ganado.
ganau-gobérnu, ganau-gobernua, -ak. (b). izena. Ganaduei egin beharreko lanak: jaten eman, azpiak atera, jaitsi, etab. Anaiak eitteitu gurian ganau-gobernuak. Pluralean ia beti.
Sin. ganáu-jíra. Ik. gobérnau, gobernu.
ganáu-jíra, ganáu-jíria, -ak. (c). izena. Ganadu-gobernua. Ganau-jiria einddakuan etorriko nok afaltzera.
Sin. ganau-gobérnu.
ganau-soka, ganau-sokia. (c). izena. Behia lepotik eramateko soka. Ganau-sokak eingo zittuen. Felipe.
ganautálde, ganautaldía. (d). izena. Ganadu multzoa. Ganautalde bat, klase danetatik baldin badago. Don.
Ganadu klase guztietatik dagoenean deitzen zaiola horrela dio Donatok. Ez diot beste inori entzun.
ganau-tapa, ganau-tapía. (b). izena. Karrajo edo trantzittutik ganadu-asketara jana botatzeko erabiltzen diren ate korrederoak. Guk ganau-tapak, itxi tta zabaldu. Sebas.
ganáuzáintze, ganáuzáintzia. (c). izena. Ganadu zainketa lana, garai batean umeek egin ohi zutena. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganauzaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz.
ganauzáiñ. 1. ganauzaiñ. (b). adberbioa. Behiak zaintzen, hauek larrean dabiltzan bitartean. Cuidando vacas mientras estas pacen. Julien ta Mila ganauzaiñ dabitz./ Mutikotan makiña bat ganauzaiñ einddakuak ga./ Aber, zuetatik zeiñek joan bia dau ganauzaiñ? GANAUZAI 2. ganauzáiñ, ganauzáiña. (c). izena. Behi zaintzailea. Zuek jolasian da beixak sagastixan; onek dittuk ganauzaiñak, onek! .