Hiztegia
galtzáiru, galtzairúa. (b). izena. Altzairua. Acero. Galtzairuzko sukaldia jarri dabe.
Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka.
galtzairútu. (d). aditza. Altzairatu. Errementaritzan, burdinazko tresna bati altzairua erantsi, erresistentzia gehiago eduki dezan. Acerar. Geo galtzairutu ta bai itte zittuan aizkorak, galtzairua ipini, baiña azkoraik ez. Eus./ Atxurra galtzairuttu itte zan, bai, gastau itte zien ba, ta puntan azerua biar, a ifini, da arekin atxurra atzera berrixa. Inaz.
galtzára, galtzaría. (c). izena. Galtzada. Harri-laukiak elkarren ondoan jarriz eginiko bide-zorua. Pavés, calzada. Kaleko galtzara politt guztiak tapauta dare. Sin. arribide.
gáltzarpe, gáltzarpia. (b). izena. Sobaco. Galtzarpiak urratuta dauzkat./ Galtzarpian zaroian peridikua./ Berakatza galtzarpian ipiñi, da kalenturiak ixotzen i zotsan. Klem.
Sin. bésape.
galtzétorratz, galtzétorratza. (d). izena. GALTZATORRATZ. Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia. Aguja de hacer calceta. Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok.