Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaberdiko meza
gaillégo
gaillégo. 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra. Gaillego asko bizi da Eibarren. Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...! 2. gaillego, gaillegua. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haize mota. Ik. gaillégo áize.
gaillégo áize, gaillégo aizía. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da. Sin. gaillego. Ik. mendébal.
gáillu, gaillúa. (d). izena. Corteza de cerdo. Ik. káillu.
gáillur. 1. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Mendi baten bizkar hezurra.   Cresta de una montaña. Gora igo giñanian gaillurrez gaillur joan giñan puntaraiño./ Behin gaillurra artu ezkero erreza da bidia. "Mendi-tontor", "punta" zentzuan ere entzuten da. 2. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Teilatuaren ur biek bat egiten duten ertza.   Arista de un tejado. Zuen teillatu gaillurian usua dago geratuta. Gaillurreko habeari gaillur-egur edo goiaga.