Hiztegia
gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia. La medianoche. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau.
gaberdi zarrak. izena. (Eibar) Gauean berandu.
Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik)
gaberdiko mozolo. 1. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. Asio otus. Buho chico. 2. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. strix aluco. Cárabo. Sin. úrubi.
gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia. Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera:
gabillara txiki, gabillara txikixa. izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki.