Hiztegia
frésko. 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a. Zerbeza fresko bat erango neuke.
2. fresko. (a). adberbioa. Fresco. Gaur fresko eitten dau.
3. fresko, -a, fréskua, -ia. (c). adjektiboa. Arduragabe xamarra. Ez du konnotazio oso despektiborik. Frescales. Gaur neska batekin da biar beste batekin; fresko majua eindda ago i./ Biar esamiña eta oinddio estudixatzen asteke. I aiz freskia i./ Semeik gaztenak fresko galanta izen biar ei dau. Ik. freskátxona, freskura.
freskúra. 1. freskura, freskuría. (b). izena. Frescura. Gaur goizian freskura ederra zeuan./ Ederki egoten da freskuran./ Etaraizu esnia freskurara mudau eztaiñ.
2. freskura, freskuría. (c). izena. Ganora falta, patxada larregia. Cachaza. Ordubatak eta bazkaixa gertatzen asteke; ik daukak ik freskuria.
frikátxa, frikatxía. (d). izena. Tripotxak. Sangrecilla y tripas de cordero. Gaur frikatxia daukagu jateko. Trípotxak eta frikatxía, biak esaten dira, baina frikatxa /a/ organikoduna da eta singularrean erabiltzen da eta trípotx, berriz, /a/ gabea eta pluralean.
fríxku, fríxkua. (c). izena. . BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute.
Ik. albérretxiko.