Hiztegia
freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz. Frescachona. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i. Ik. fresko, -a.
fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa. Fresquera. Nebera ere deitzen omen zitzaion.
frésko. 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a. Zerbeza fresko bat erango neuke.
2. fresko. (a). adberbioa. Fresco. Gaur fresko eitten dau.
3. fresko, -a, fréskua, -ia. (c). adjektiboa. Arduragabe xamarra. Ez du konnotazio oso despektiborik. Frescales. Gaur neska batekin da biar beste batekin; fresko majua eindda ago i./ Biar esamiña eta oinddio estudixatzen asteke. I aiz freskia i./ Semeik gaztenak fresko galanta izen biar ei dau. Ik. freskátxona, freskura.
freskúra. 1. freskura, freskuría. (b). izena. Frescura. Gaur goizian freskura ederra zeuan./ Ederki egoten da freskuran./ Etaraizu esnia freskurara mudau eztaiñ.
2. freskura, freskuría. (c). izena. Ganora falta, patxada larregia. Cachaza. Ordubatak eta bazkaixa gertatzen asteke; ik daukak ik freskuria.