Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
fraka
fregádera
fregádera, fregáderia. (a). izena. Fregadera. Ik. arri.
frénte, fréntia. (c). izena. El frente de guerra. Guretik pa frentia bistarauan zeuan. Klem./ Gure Txarako tio Kuban egon zuan gerran, zazpi urtian ero, eta itxuria frentia txarra zuan an be. Klem./ Gero frentera joan biar bera be. Klem. frente emon. (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai. Sin. aurre egin.
freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz.   Frescachona. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i. Ik. fresko, -a.
fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa.   Fresquera. Nebera ere deitzen omen zitzaion.
frésko. 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a. Zerbeza fresko bat erango neuke. 2. fresko. (a). adberbioa. Fresco. Gaur fresko eitten dau. 3. fresko, -a, fréskua, -ia. (c). adjektiboa. Arduragabe xamarra. Ez du konnotazio oso despektiborik.   Frescales. Gaur neska batekin da biar beste batekin; fresko majua eindda ago i./ Biar esamiña eta oinddio estudixatzen asteke. I aiz freskia i./ Semeik gaztenak fresko galanta izen biar ei dau. Ik. freskátxona, freskura.