Hiztegia
frantzía-ípar, frantzía-ipárra. (d). izena. FRANTZI-IPAR, FRANTZI-AIZE. Ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotza, hotzena. Viento del noreste. "Frantzí-iparra, frantzí-aizia:
frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. . Dianthus barbatus. Clavel chino. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da.
Frefrísto. (d). izen propioa. Esaera da antzina formula honekin bataiatzen zituztela ijitoek beren umeak: Frefristo Frefristo, kasta gogorra, neskia baldin bada Maritxu, mutilla baldin bada Martintxo, ofizio enpliau, astobuztanmoztaille, ero txorroztaille, koño! Gure aita-zanari entzuna. Manolo Urbietak badu haur-kanta bat egina hitz hauekin. Frefristo hori zer den ez dakigu.
frénte, fréntia. (c). izena. El frente de guerra. Guretik pa frentia bistarauan zeuan. Klem./ Gure Txarako tio Kuban egon zuan gerran, zazpi urtian ero, eta itxuria frentia txarra zuan an be. Klem./ Gero frentera joan biar bera be. Klem.
frente emon. (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai. Sin. aurre egin.
freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz. Frescachona. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i. Ik. fresko, -a.
fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa. Fresquera. Nebera ere deitzen omen zitzaion.
frésko. 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a. Zerbeza fresko bat erango neuke.
2. fresko. (a). adberbioa. Fresco. Gaur fresko eitten dau.
3. fresko, -a, fréskua, -ia. (c). adjektiboa. Arduragabe xamarra. Ez du konnotazio oso despektiborik. Frescales. Gaur neska batekin da biar beste batekin; fresko majua eindda ago i./ Biar esamiña eta oinddio estudixatzen asteke. I aiz freskia i./ Semeik gaztenak fresko galanta izen biar ei dau. Ik. freskátxona, freskura.