Hiztegia
Frantzía Euskál . (d). izen propioa. Ipar Euskal Herria. Frantzia Euskal Errixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da.
frantzía-ípar, frantzía-ipárra. (d). izena. FRANTZI-IPAR, FRANTZI-AIZE. Ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotza, hotzena. Viento del noreste. "Frantzí-iparra, frantzí-aizia:
frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. . Dianthus barbatus. Clavel chino. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da.
Frefrísto. (d). izen propioa. Esaera da antzina formula honekin bataiatzen zituztela ijitoek beren umeak: Frefristo Frefristo, kasta gogorra, neskia baldin bada Maritxu, mutilla baldin bada Martintxo, ofizio enpliau, astobuztanmoztaille, ero txorroztaille, koño! Gure aita-zanari entzuna. Manolo Urbietak badu haur-kanta bat egina hitz hauekin. Frefristo hori zer den ez dakigu.