Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
féde
filtire
féde, fedía. (a). izena. Fe. Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.). ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki. fede onían. (c). esapidea. De buena fe. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera. fede txarrian. (c). esapidea. De mala fe. Eztot uste fede txarrian eingo zebanik. fedía emon. (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman.   Dar crédito o confianza. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei. fedía zerbaiti izan. (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai.
fedédun, fededúna. (a). izena. Fedea duena (jainkoarengan, batik bat).   Creyente.
fedétsu, fedetsúa. (b). adjektiboa. Fede handikoa.   Creyente fervoroso.
férixa, férixia. (a). izena. PÉRIXA (OS.). Ganadu-azoka.   Feria de ganado. Gabon-zar egunian izaten da Elgoibarko ferixia./ Aaittik juten i zan perixetara. Hil./ Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa? Hil. Ik. azóka.
feríxaleku, feríxalekua. (c). izena. Ganadu-feria egiten den lekua. Bideberrin zeuan len ferixalekua.
Férixa Nausíko, Férixa Nausikúa. (c). izen propioa. FERIXA NAUSI, FERIXA NAUSIKO EGUN. Urteko feria nagusia. Hemen Elgetakoa ezagutzen da, batik bat, izen honekin.   La feria mayor de Elgeta, que se celebra el primer domingo de julio. Azkenengo Ferixa Nausikuan sekulako eurixak ein zittuan./ Datorren domekan da Ferixa Nausiko.
feríxante. 1. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ganadu-feriara jon ohi den baserritarra.   Baserritarra que acude asiduamente a la feria del ganado. San Juango lauan an zetozen ferixantiak, kamiñua betian, lapur billur barik. 2. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ferietako (ez berdura plazako) saltzailea.   Vendedor ambulante de feria Gero ta ferixante gutxiao izaten da Erramu-zapatu egunian. Ik. elíztar, eskólante.
féros, ferósa. (d). adjektiboa. (Antzuola, Oñati) Indarrez datorren landare, pertsona edo animalia. "Artua feros dao." (Izag Oñ)./ "Feros dator: Viene con fuerza una planta." (Izag Antz).
Férran. (d). izen propioa. Antzina erabiltzen zen pertsona izena.   Fernando. Atxotegiko Fernandon aittajuna Ferran zuan.
festoi, festoia. (a). izena. Festón (bordadu mota bat). Ta pallekazko ero zea, festoiekin dda, amantalak erabiltzen giñuzen, jaiko amantalak. Juana.
fetxoríxa, fetxorixía. (c). izena. Fechoría. Parte emuotxenian, abuentau eziñak pe emonda..., lapurretia ta fetxorixa aundixak ardixan-da, danian-da, etxetara-ta. Hil.
fídeo, fídeua. (a). izena. Fideo.
fídeo-zópa, fídeo-zopía. (b). izena. Sopa de fideo.
fiésta, fiestía. (b). izena. Fiesta, sobre todo en el sentido de juerga. Zerbeza batzuk eta tokadiskos zar batekin egundoko fiestia montau giñuan. Herriko festei jaixak esan ohi zaie, nekez fiestak. fiestán ibíli. (c). esapidea. Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin.   Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales. Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz. fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa. (c). esapidea. Jolaserako gogoa.   Ganas de jugar, de fiesta. Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik. Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab.
figúra. 1. figura, figuría. (c). izena. Itxura. Ardixak buztana zetako; jarasteko be traba eitten dau atzian, da beti traba eitten dotsa. Figuria be kendu eitten da... Luis./ Eztauka figura aurrenengua. Esan ohi da pertsona batek "figuria bakarrik" daukala, oso argala dagoenean. figuráik pe ez izan. (c). esapidea. FIGURÁIK PE EZ EUKI. Ideiarik ez izan. Umia eukitzia zer dan eztaki; ezta figuraik pe. Buenoo! Gizonak ezta pentsau be aura padeziuta eitte zanik pe. Mertz./ Arek eskribitzen eztauka figuraik pe. 2. figura, figuría. (c). izena. Oso argala delako, biboteak daramatzalako, oso pintaturik dabilelako... norbaitez esan ohi dena. Argalengatik, batik bat.   Palabra usada sobre todo por personas mayores al referirse a gente muy delgada, bigotuda, maquillada, muy preparada... Eztozu ezautzen orren andria? Bai, alako figura bat. figurakeríxetan ibilli. (c). esapidea. Nabarmen ibili, "figura" baten gisa ibili.   Andar llamando la atención por el vestido, peinado, etc. Orri figurakerixetan ibiltzia gustatzen jako. Ile-mototx berde batekin dabilelako, adibidez.
figuriñ, figuriña. izena. "Arropa irudiak eta josteko patroiak izaten dituen aldizkaria. Orduan be bazeen figuriñak, eta kortia erakustekuak e bai." (Lar Antz).
fijáu. (a). da aditza. Fijarse. Etza bape fijatzen.
fijo. 1. fijo. (a). adberbioa. Fijo. Fijo artu dabe lanian./ Soka ori eztao fijo. 2. fijo, fíjua. (a). adjektiboa. Fijo, -a. Gure taillerrian fijuak igual kobratzen dabe.
filármonika, filármonikia. (c). izena. Ahoko soinua.   Filarmónica. Elizpian Tomasek filarmonikia jo ta neska-mutil kuadrillia dantzan. Batzuek esku-soinuari filarmonika aundi deitzen diote, eta ahokoari filarmonika txiki. Sin. aóko sóiñu, ezpanetako soiñu. Ik. eskúko sóiñu. filarmonikian moduan. (c). esapidea. Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean. Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa.
filete, filetie. (a). izena. (Leintz) Filete. Sin. tajáda.