Hiztegia
filármonika, filármonikia. (c). izena. Ahoko soinua. Filarmónica. Elizpian Tomasek filarmonikia jo ta neska-mutil kuadrillia dantzan. Batzuek esku-soinuari filarmonika aundi deitzen diote, eta ahokoari filarmonika txiki. Sin. aóko sóiñu, ezpanetako soiñu. Ik. eskúko sóiñu. filarmonikian moduan. (c). esapidea. Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean. Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa.
filtire, filtiria. (d). izena. Bordadu klase bat. ori aujekin, olako kajatxo bat izaten da; an orratzak. Bordaua bezalaxe izaten zan. Maria.