Hiztegia
fiésta, fiestía. (b). izena. Fiesta, sobre todo en el sentido de juerga. Zerbeza batzuk eta tokadiskos zar batekin egundoko fiestia montau giñuan. Herriko festei jaixak esan ohi zaie, nekez fiestak.
fiestán ibíli. (c). esapidea. Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin. Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales. Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz.
fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa. (c). esapidea. Jolaserako gogoa. Ganas de jugar, de fiesta. Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik. Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab.
figúra. 1. figura, figuría. (c). izena. Itxura. Ardixak buztana zetako; jarasteko be traba eitten dau atzian, da beti traba eitten dotsa. Figuria be kendu eitten da... Luis./ Eztauka figura aurrenengua. Esan ohi da pertsona batek "figuria bakarrik" daukala, oso argala dagoenean. figuráik pe ez izan. (c). esapidea. FIGURÁIK PE EZ EUKI. Ideiarik ez izan. Umia eukitzia zer dan eztaki; ezta figuraik pe. Buenoo! Gizonak ezta pentsau be aura padeziuta eitte zanik pe. Mertz./ Arek eskribitzen eztauka figuraik pe.
2. figura, figuría. (c). izena. Oso argala delako, biboteak daramatzalako, oso pintaturik dabilelako... norbaitez esan ohi dena. Argalengatik, batik bat. Palabra usada sobre todo por personas mayores al referirse a gente muy delgada, bigotuda, maquillada, muy preparada... Eztozu ezautzen orren andria? Bai, alako figura bat.
figurakeríxetan ibilli. (c). esapidea. Nabarmen ibili, "figura" baten gisa ibili. Andar llamando la atención por el vestido, peinado, etc. Orri figurakerixetan ibiltzia gustatzen jako.
Ile-mototx berde batekin dabilelako, adibidez.