Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
fan
feríxaleku
feríxaleku, feríxalekua. (c). izena. Ganadu-feria egiten den lekua. Bideberrin zeuan len ferixalekua.
Férixa Nausíko, Férixa Nausikúa. (c). izen propioa. FERIXA NAUSI, FERIXA NAUSIKO EGUN. Urteko feria nagusia. Hemen Elgetakoa ezagutzen da, batik bat, izen honekin.   La feria mayor de Elgeta, que se celebra el primer domingo de julio. Azkenengo Ferixa Nausikuan sekulako eurixak ein zittuan./ Datorren domekan da Ferixa Nausiko.
feríxante. 1. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ganadu-feriara jon ohi den baserritarra.   Baserritarra que acude asiduamente a la feria del ganado. San Juango lauan an zetozen ferixantiak, kamiñua betian, lapur billur barik. 2. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ferietako (ez berdura plazako) saltzailea.   Vendedor ambulante de feria Gero ta ferixante gutxiao izaten da Erramu-zapatu egunian. Ik. elíztar, eskólante.
féros, ferósa. (d). adjektiboa. (Antzuola, Oñati) Indarrez datorren landare, pertsona edo animalia. "Artua feros dao." (Izag Oñ)./ "Feros dator: Viene con fuerza una planta." (Izag Antz).