Hiztegia
féde, fedía. (a). izena. Fe. Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.).
ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki. fede onían. (c). esapidea. De buena fe. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera.
fede txarrian. (c). esapidea. De mala fe. Eztot uste fede txarrian eingo zebanik.
fedía emon. (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman. Dar crédito o confianza. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei.
fedía zerbaiti izan. (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai.