Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
faltóe, -i
farrastara
fátu. 1. fátu, -o, fátua. (d). adjektiboa. Haundi-ustekoa, hitz egiterakoan haundi-uste hori azaltzen duena.   Fatuo, -a. Ezebez izan da etxuat entenditzen ain persona fatua zela izan leiken. 2. fatu, fatua. "Destino. Ori da fatua familixiak.
fázill, fazílla. (c). adjektiboa. Erraza.   Fácil. Zana etaratzia fazilla da ta, pinziakin ebatu, nesken betuliak etaratzeko pinza batzukin. Enr./ Eranai laga nai jotsat baiña eztok fazilla./ Ain difizilla balitz eleukek ainbestek igoko Everestera. Adineko hiztun on banaka batzuek erabilia. Bergaran gaur egun ia ez da entzuten. Bizkaia aldera eta Eibarren esanagoa. Erdal hitzak sartzea ondo ikusia zegoen joan den mendearen lehen partean, zenbait girotan.
fébrero, fébrerua. (a). izena. FRÉBERO. Otsaila.   Febrero. "Frébero" ere entzuten zitzaien gure aurretikoei. Ik. katúill, otsáill.
féde, fedía. (a). izena. Fe. Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.). ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki. fede onían. (c). esapidea. De buena fe. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera. fede txarrian. (c). esapidea. De mala fe. Eztot uste fede txarrian eingo zebanik. fedía emon. (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman.   Dar crédito o confianza. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei. fedía zerbaiti izan. (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai.