Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ezkerio
ezkútaleku
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian. Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu.   Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago. "Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.
ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkutúan. 1. ezkutúan. (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak. 2. ezkutúan. (b). adberbioa. A escondidas. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak. ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes)
ezkútuleku, ezkútulekua. (d). izena. Zirkinzuloa, leku ezkutua. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem. Ik. ezkútaleku.
ezleku, ezlekua. (d). izena. Leku desegokia. Ezlekun baten, sapaixan edo egongo dia./ Ermittia ezlekuan dao. (Lar Antz).