Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ézker
ezkur
ezkur. Ik. ixkur.
ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere.   Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik Ik. ézko.
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian. Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu.   Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago. "Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.
ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkutúan. 1. ezkutúan. (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak. 2. ezkutúan. (b). adberbioa. A escondidas. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak. ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes)