Hiztegia
ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere. Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik Ik. ézko.
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian.
Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu. Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago.
"Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.