Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ezekan
ézinddako
ézinddako, ézinddakua. (b). izenlaguna. EZIÑEZKO. Ezinezkoa.   Imposible. Abioittik jausi tta bizik urtetzia ezta ezinddakua./ Ezinddakua da ainbeste diru ain denpora gutxixan gastatzia. Orain eziñezko eta eziña entzuten dira, baina adinekoek ézinddako erabili ohi dute, batik bat.
éziñ. 1. eziñ. (a). du aditza. No poder. Txarra da nai ta eziñ. 2. ezíñ, ezíña. (b). izena. El no poder, la impotencia. Nai eta eziña, askoi pasatze jakuna./ Orrek eztauka eziñik, baiña alper utsa da. eziñían ibílli. (c). esapidea. Indar edo adore gutxirekin ibili. Aurten Gorospe eziñian ibili da Tourrian. 3. eziñ. Ik. ézinddako.