Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ezebezítos
ezíbako
ezíbako, ezíbakua. (c). izenlaguna. EZIBARÉKO. Hezi gabeko pertsona edo animalia.   Persona o animal sin educar, sin desbravar. Nora joango aiz ba ezibako orrekin, ezta mezetara be. Despektibo moduan, batez ere. Bestela ezitzeke gehiago.
ézik. (b). juntagailua. Excepto, a no ser que, si no. Italian, makarroiak gustau ezik, gosiak ibiliko za./ Danak joan die bakaziñotara, neu izan ezik. Izan ezik erabili ohi da ia beti, baina aditz partizipioaren ondoren ezik edo ezian. Ik. ezían.
ezikúsi eiñ. (c). esapidea. Ikusi arren, ez ikusiaren itxura egin.   Hacerse el ciego. Aldamenetik pasau da baiña ezikusi ein ddau. Ik. ezéntzun eiñ.
ézinddako, ézinddakua. (b). izenlaguna. EZIÑEZKO. Ezinezkoa.   Imposible. Abioittik jausi tta bizik urtetzia ezta ezinddakua./ Ezinddakua da ainbeste diru ain denpora gutxixan gastatzia. Orain eziñezko eta eziña entzuten dira, baina adinekoek ézinddako erabili ohi dute, batik bat.