Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eu
eunézko
eunézko, eunezkúa. (d). adjektiboa. Linu-arizko oihalekoa.   De lienzo de lino. Eunezko atorra eder bat erabiltze zeban amandriak./ Lau kamixa ta bi izera ekarri nittuan neuk e, eunezkuak. JJp. Sin. arízko.
eungílle, eungillía. (d). izena. Ehulea.   Tejedor. Ik. eúngiñ.
eúngintza, eúngintzia. (c). izena. Ehun ekoizpena.   Fabricación de tela. (de lino, tradicionalmente).
eúngiñ, eungíña. (d). izena. Ehulea.   Tejedor. Eungiña esaten jakon orri; eungillia ero eungiña. Don. Sin. éule, eungílle.
eunle. Ik. éule.
© Jaione Isazelaia
eún-píeza, eún-piezía. (d). izena. Linu-hariz eginiko oihala. Eun-piezia ein, da gero lixibia eitte zan da, zurittu. Aniz.
© Jaione Isazelaia
eúntegi, eúntegixa. (d). izena. Ehuna egiteko makina. Zurezkoak izaten ziren, eta eskuz eta hankaz egiten zen lan.   Telar. Makiñak Kataluñan erosittakuak, baiña zien lengo euntegixak bezela, baiña mekanikaz lana eitten zebenak, baiña sistema berdiña. Ez oinguak bezela, pletiniakin-da, flejiakin-eta, aiziakin-eta; olakoik ez, lengo zarrak. Josu.