Hiztegia
eunéko. 1. euneko. (b). zenbatzailea. Por ciento, tanto por ciento. Euneko bostian jarri dot dirua./ Euneko zazpi kentzen dau bankuak.
2. euneko, eunekúa. (c). izena. Ehun aleko pila edo taldea. Ciento, centena. Grupo o montón de cien unidades. Porru landaria etara ta eunekotan jarri.
Goikoaren antzerako esaldietan izan ezik, ziento erabiltzen da. Ik. ziénto.
eunézko, eunezkúa. (d). adjektiboa. Linu-arizko oihalekoa. De lienzo de lino. Eunezko atorra eder bat erabiltze zeban amandriak./ Lau kamixa ta bi izera ekarri nittuan neuk e, eunezkuak. JJp. Sin. arízko.
eúngintza, eúngintzia. (c). izena. Ehun ekoizpena. Fabricación de tela. (de lino, tradicionalmente).
eúngiñ, eungíña. (d). izena. Ehulea. Tejedor. Eungiña esaten jakon orri; eungillia ero eungiña. Don.
Sin. éule, eungílle.
eún-píeza, eún-piezía. (d). izena. Linu-hariz eginiko oihala. Eun-piezia ein, da gero lixibia eitte zan da, zurittu. Aniz.
eúntegi, eúntegixa. (d). izena. Ehuna egiteko makina. Zurezkoak izaten ziren, eta eskuz eta hankaz egiten zen lan. Telar. Makiñak Kataluñan erosittakuak, baiña zien lengo euntegixak bezela, baiña mekanikaz lana eitten zebenak, baiña sistema berdiña. Ez oinguak bezela, pletiniakin-da, flejiakin-eta, aiziakin-eta; olakoik ez, lengo zarrak. Josu.